Ba hori da hurrengo erronka... bideo bat!!!!
Eskerrak inor ez dela hemen ibiliko! asignatura gainditzean, dena ezabatuko dut (ahazteko eskubidea aplikagarri izatea espero dut, ea makina tonto hauek arrazoia emanten didaten).
Ze lio bideo madarikatua grabatzeko, telefonoa esku batekin eusten... ta gero, amatatzeko, ba azkeneko segundoan agertzen dena (mugikorrari buelta...) ea nola kendu, hori be abentura bat izan da!
Espero irakasleak eskatutako minimoetan sartzea... Ay, Jakobe, beste sasoi batekoa naiz, gauza teknologiko guzti hauek ez zaizkit batere gustatzen... (beno, eBook-a bai, eh?).
Beno, ba hori. Liburu bate aurkezpena. Zein?
•Hau da aurkeztu nahi dudan liburua: “Matar un ruiseñor”, Harper Leek idatzia.
•1960koa bada ere, inoiz zahartzen ez den klasiko horietarikoa da. •Pulitzer saria ere jaso zuen. Ta, nire ustez, merezia. Daukadan alea, erositako laugarrena da: aurrekoak oparitu nituen.
•Argumentua: Gertaerak Estatu Batuetako Hegoaldean kokatzen dira, 1936. urtean, arraza-segregazio garai ilun haietan. Gizon beltza epaitzen dute neska zuri bat bortxatzeagatik. Epaiketaren ingurukoak eta epaiketa bera kontatzen da eleberrian, abokatuaren alabaren ikuspuntutik.
Hau, Scout deitzen da: gertaeren momentuan 8 urte dauzka. Eta istorioa berak kontatzen du nagusitan, lehen pertsonan.
Atticus Finch da abokatua. Akusatuaren defentsan kasua argudiatzeaz gain, arrazakeriaren eta injustiziaren inguruko hausnarketa egiten du. Pertsona zuzena, moral sendokoa, seme-alabarekiko eredu ona… eta abokatu-idealaren irudia bilakatu dena mundu osoan.
•Irakurri, eta kontatu!
Filmea ere bikaina da, Gregory Pech itzelagaz.
Benetan, biak, bai liburua, bai filmea, merezi dute.

