Herri bat aurkeztu behar genuen, 2"ko bideo batean.
Elorrio aukeratu genuen. Goizean ni joan nintzen argazkiak egitera (eta dron bidezko irudiak lortzera) eta arratsaldez Ane joan zen. Bideoaren montajea, berak egin zuen osorik (eskerrik asko, Ane!), ta eskerrak, nik ez dauzkadalako halako trebetasunik...
Musika aukeraketa be Anerena da, eta, horrekin lotuta, izenburua. Egia da, Elorrio hainbat abestitan agertzen da... Nik "Txantxibiri" jarriko nion, ziur. Ai, ama, belaunaldien arteko saltoa!
Ez diet enbidiatzen profesional gazte hauei aurretik daukaten erronka; berriz biziz gero, beraaien adinagaz, agian. Baina bizitzaren altuera hauetan... ba ez. Baina entretenigarria da, dibertigarria, eta gauza asko ikasten dira. Larregi, batzutan, galdu egiten naiz...

No hay comentarios:
Publicar un comentario