miércoles, 15 de mayo de 2019

Liburu baten aurkezpena


Ba hori da hurrengo erronka... bideo bat!!!!
Eskerrak inor ez dela hemen ibiliko! asignatura gainditzean, dena ezabatuko dut (ahazteko eskubidea aplikagarri izatea espero dut, ea makina tonto hauek arrazoia emanten didaten).
Ze lio bideo madarikatua grabatzeko, telefonoa esku batekin eusten... ta gero, amatatzeko, ba azkeneko segundoan agertzen dena (mugikorrari buelta...) ea nola kendu, hori be abentura bat izan da!
Espero irakasleak eskatutako minimoetan sartzea... Ay, Jakobe, beste sasoi batekoa naiz, gauza teknologiko guzti hauek ez zaizkit batere gustatzen... (beno, eBook-a bai, eh?).

Beno, ba hori. Liburu bate aurkezpena. Zein?
Hau da aurkeztu nahi dudan liburua: Matar un ruiseñor”, Harper Leek idatzia.
1960koa bada ere, inoiz zahartzen ez den klasiko horietarikoa da. Pulitzer saria ere jaso zuen. Ta, nire ustez, merezia. Daukadan alea, erositako laugarrena da: aurrekoak oparitu nituen.
Argumentua: Gertaerak Estatu Batuetako Hegoaldean kokatzen dira, 1936. urtean, arraza-segregazio garai ilun haietan. Gizon beltza epaitzen dute neska zuri bat bortxatzeagatik. Epaiketaren ingurukoak eta epaiketa bera kontatzen da eleberrian, abokatuaren alabaren ikuspuntutik.
Hau, Scout deitzen da: gertaeren momentuan 8 urte dauzka. Eta istorioa berak kontatzen du nagusitan, lehen pertsonan.
Atticus Finch da abokatua. Akusatuaren defentsan kasua argudiatzeaz gain, arrazakeriaren eta injustiziaren inguruko hausnarketa egiten du. Pertsona zuzena, moral sendokoa, seme-alabarekiko eredu ona… eta abokatu-idealaren irudia bilakatu dena mundu osoan.

Irakurri, eta kontatu!


Filmea ere bikaina da, Gregory Pech itzelagaz. 
Benetan, biak, bai liburua, bai filmea, merezi dute.

Elorrio, zenbait abestiren protagonista den herria

http://youtu.be/_OIPOXY50Dw
Herri bat aurkeztu behar genuen, 2"ko bideo batean.
Elorrio aukeratu genuen. Goizean ni joan nintzen argazkiak egitera (eta dron bidezko irudiak lortzera) eta arratsaldez Ane joan zen. Bideoaren montajea, berak egin zuen osorik (eskerrik asko, Ane!), ta eskerrak, nik ez dauzkadalako halako trebetasunik...
Musika aukeraketa be Anerena da, eta, horrekin lotuta, izenburua. Egia da, Elorrio hainbat abestitan agertzen da... Nik "Txantxibiri" jarriko nion, ziur. Ai, ama, belaunaldien arteko saltoa!
Ez diet enbidiatzen profesional gazte hauei aurretik daukaten erronka; berriz biziz gero, beraaien adinagaz, agian. Baina bizitzaren altuera hauetan... ba ez. Baina entretenigarria da, dibertigarria, eta gauza asko ikasten dira. Larregi, batzutan, galdu egiten naiz...


Kontzertu Ekonomikoaren kontrako desinformazio garaia hauteskundeetan

Errep. Kontzertu Ekonomikoaren kontrako desinformazio garaia hauteskundeetan

Erreportajea egin behar zen, eta hala egin genuen. Lan tekniko guztia Ane Markinarena da (eskerrik asko, Ane!).

Orain ikusita, akats asko dauzka. Hasteko, izen bezala hasieran esatariena bakarrik agertzen da. Izanez, lana beste biok burutu genuenez, ez da oso bidezkoa, ezta zintzoa bez. Eskerrak kredituean "konpontzen dela" hori.